Dakizuenez gu Begoñazpiko hiru ikasle gara (Haizea, Uxue eta Olatz). Urte honetan, beste kide batzuekin FLL-en parte hartu dogu eta blog honen bidez gure esperientzia konpartitu nahi dogu.
7:15-etan Begoñazpi ikastolan geratu ginan eta han danok batu ginan Zamudioko Parke Teknologikora joateko.
7:30-8:00: Euskalteleko eraikinean gengozan akreditazioak hartzeko. Bertan, Jaime deitutako gazte bat gure gidaria izan zan egun horretan. Materiala izteko hango gela batera eroan ginduan eta han hainbat ikastolako ikasleekaz alkartu ginan.
Argazki honetan, taldekideak eta entrenatzaileak agertzen gara, goian esandako
gelan. Gure mahaia, beste talde batekin konpartitu gendun.
Hemen gure akreditazio ikusi daikezue.
8:15-etan gurasoak sartu ziran. Roboten erakusketak egingo ziran aretoan sartu ziran.
8:30-9:00-etan meeting bat egon zan areto handian, bertan egun horretako ordutegia esan euskuen eta gurasoei FLL zertan datzan azaldu eutsen.
9:00-etan roboten entsaioak hasi ziran PITean (entsaiatzeko gela handi bat). Robota hiru biderrez aurkeztu genduan gurasoen aurrean. Bertan epaile batzuk egozan eta eurek esaten eben ronda amaieran geunkazan puntuak.
10:20-etan lehenengo ronda egin genduan eta egindako puntuak 92 izan ziran. Azkenetarikoak izan ginan parte hartzen. Ronda honetan arazoak izan genduzan, kaxa ezin ziralako lurrean euki eta guk ez geunkan zelan hartu.
10:30-etan bigarren ronda egin genduan eta puntuak 104 izan ziran. Lehenengotarikoak izan ginanez, ez euskun denborarik emon PITean praktikatzeko. Ronda honetan kutxari entrenatzailearen gerrikoa jarri geuntsan, horrela gure kideek erosoago egon ziran.
11:30-etan proiektu teknologiko eta zientifikoa aurkeztu genduzan. gela txiki bat zan eta bertan lau epaile eta gitxi-gora-behera 20 pertsona inguru sartzen ziran. Bi aurkezpenak euskaraz egin genduzan. Epaileak ez euskuen abisau ez ekiela euskaraz eta horregaitik ez eben piperrik ulertu. Egin euskuezan galderak, erderaz izan ziran eta gainera, proiektuan azaldutako gauza batzuei buruz ziran. Proiektu teknologikoa nahiko gustatu jaken.
13:40-etan hirugarren eta azkenengo ronda egin genduan. hemen be azkenengoak izan ginan roborta aurkezten. Denbora asko izan genduanez bigarren rondatik hirugarrenera, PITean entsaio batzuk egin genduzan. bertan mizioak ondo egozala baieztatu genduan. Azken ronda honetan 115 puntu lortu genduzan eta 32 taldeetatik 11.ak gelditu ginan.
Bi talde robotaren finalera heldu ziran, biak Urdaneta ikastolakoak. Baina bat bez ez zan Espainiako finalera heldu.
14:30-etan sariak banatzen hasi ziran. 17 sari desberdin egozan, eta zoritxarrez ez gendun batbez jaso. Baina parte hartzaileei domina bana emon euskuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario