Proiektu zientifikoa

Aurtengo gaia Food Factor izan da. FLL-k proposatutako irteeratan Gazteizeko Farmazia Fakultatera joan ginan. Bertan, katedradun batek, HAP-ei buruz hitz egin euskun.Oso gai interesgarria iruditu jakun eta horregatik gure projektu zientifikoa HAP-etan oinarritu dogu. Faktore ambientalengatik lurrean kultibatzen diran jakiak kutsatu ahal diralako.

HAP-ak:
Hidrokarburo Aromatiko Poliziklikoak. HAPak substantzia kimikoak dira eta konbultsio amaitugabeetan sortzen dira. Substantzia honek era naturalean aurkitu daikeguz ingurumenean. HAP batzuk txarrak dira baina beste batzuk onak. Zenbait HAP medikamentuetan, pestizidetan eta plastikoetan erabiltzen dira. Batzuk aireatik gelditzen dira eta beste batzuk uretara doaz. Airean dagozanak lurrera jausi daitekez, eta horrela lurra kutsatu egiten da. Uretara doazanak, ostera ezin dira disolbatu eta lurrundu egiten dira.


Arazoak:
HAP-ak airera isurtzea: ikatzaren, petroleoaren, gasaren, egurraren, zaborraren eta beste substantzia organiko batzuen errausketaren eraginez doaz.
Horregaitik gu laborantza hidroponikoan oinarritu dogu gure proiektua.


Soluzioak:
Ikusi dozuenez HAPak edozein gauzaren erreketaren ondorioz sortzen dira. Airera isurtzen dira, eta landareetan itsatsita gelditzen dira. Horrek guri gaixotasunak sortzen deusku jakiak jaterakoan edo erretzean. HAP-en kontra lan agiteko aukera desberdin batzuk bilatu doguz. Substantzia kimikoak  landareei gehitzea HAPak ekiditzeko eta guk aukeratu dogun soluzioa hidroponia da. Hidroponia aukeratu dogu gai interesgarria iruditu jakulako. Orain nire kideak, hidroponia azalduko deutsue.


Hidroponia:
Hidroponia lur gabeko kultiboa aztertzen dauan zientzia da.
Sustraiak uretan disolbatuta dagozan elementu kimikoak jasotzen dauz, bere hazkuntzarako. HAPak uretan ez diranez disolbatzen, uretan landutako landarak ez dabez hartzen, baita ere lurra ez dabenez erabilten lurrera ez dira joaten, orduan ez da kutsatzen.
Lehengo haziak erosten dabez eta empresa bateri emoten deutsez pizka bat hasteko. Hamar centímetro inguru neurtzen dabenean perlitazko sakuetan (harrri bolkanikoen sakuetan) sartzen dira eta 10 bider inguru ureztatzen dabez egunean ur depuratuagaz. Gehiago hazten diranean, hari batekin teilatura lotzen dabez leku gutxiago okupatzeko.

Orain dala aste batzuk Mungiako negutegi hidroponiko batera joan ginan eta bertako nekazariak, Felixek, hidroponiari buruz datu batzuk eman euskuzan eta landara hidroponiko batzuk erakutzi euskuzan, horreri esker gehiago dakigu kultibo honetaz eta horain erakutsi deutsuguz tomate hidroponiko batzuk eta lurreko tomateak.
Landakuntzahidroponikoen abantailak:
 - Negutegietan egin daiteke
Ura birziklatzen da
 - Ez da makineria pisutsurik erabiltzen
 - Fruituak eta ortuak arinago hasten dira
  -Ez dira lur eremu handiak erabili behar
Eraginkortasun handiagoa dauka
Metro karratuko landara gehiago landatu daitekez. Adibidez: 1m2ko eremuan, 9 uraza landatu daitekez lurrean eta hidroponian, berriz, 25.
Sistema hidroponiko batean mota askotako jakiak lantzen dira.


Ortuaren baldintzak:

Ortua egon behar da:

            ·  Gitxienez 6 ordu eguzkiaren argiagaz egunero

  Ur depuratuagaz urestatzea.

  Etxeko animalietaz babestuta.

  Zuhaitzen itzaletatik urrun.

  Arkitektu batekin egon gara eta negutegi hidroponiko bat diseinatu deusku.

1-      Berogailu-teknikari berezi batzuk behar dira barruko temperatura mantentzeko.

2-      Aire birziklatzaileak, kultiboaren gaixotasunak ekiditzen dauz.

   Aldaketa klimatikoetatik babestuta. 

    
    Ondorioak:

      Ondorio on asko daukaz. Alde batetik, ahora eramaten doguzan jakiak osasuntsuagoak dira.
Alde onak: arinago hasten dira, fruituak handiagoak dira, mko landara gehiago sartzen dira eta kultiboa hobeto kontrolatu daiteke.
Alde txarrak: Ureztaketa konstantea izan behar da. Landara kontrolatzen egon behar da denbora osoan. 

1 comentario: